Nazioartea

Merkatua globalizatu egin da eta BSK ere bai. Horren erakusgarri da eskuharki aholkatzen diegula talde multinazionaletako kide diren gure ingurunean ezarritako enpresei zein nazioartekotu diren edo nazioartekotze-prozesuan dauden toki-enpresei.

Gure bezeroei laguntzen diegu beren nazioarteko inbertsio eta eragiketetan. Horri dagokionez, zerga-, merkataritza- eta lan-arloko aholkularitza eskaintzen dugu bezeroen jardueraren premietara egokia den egitura bat lortzeko, inplikatutako herrialdeetan aplikagarria den legeria kontuan izanda.

Sozietateen eraketan eta jarraipenean parte hartzen dugu, enpresen eskuraketan edo establezimendu iraunkorren sorkuntzan bezalaxe, baita elkartzeko beste modu batzuetan ere, hala joint ventureak, ABEEak, IEEak, partzuergoak, partaidetza-kontuak.... Eta Espainian inbertitzen duten atzerriko enpresentzat zein atzerrian inbertitzen duten Espainiako enpresentzat egiten dugu. Prozesu horietan, merkataritza-alderdiez gain, zerga-arloko inplikazioak aztertzen ditugu tokian toki eta nazioartean (zeharkako zergak, muga-zergak eta zuzeneko zergak).

Kontratuak lantzen ditugu bezeroekin, hornitzaileekin, profesionalekin eta azpikontratistekin (obrakoak, "Giltza eskuan", materialak hornitzekoak, makineria salerostekoak edo errentan hartzekoak, zerbitzuak ematekoak, banaketa-agentziakoak, teknologia-transferentziakoak, lankidetzakoak...), kontuan izanda aplikatzekoak diren legeria eta jurisdikzioa, eta kontratu horietatik erator daitezkeen zerga-kostuak.

Esperientzia zabala dugu atzerriratutako eta aberriratutako langileen kontratu-esparruak finkatzen, baita kontratu horien fiskalitatea zehazten ere.

Beharrezkoa denean, gure lan koordinatu egiten dugu atzerriko abokatuen bulegoekin, haien elkarrizketakide bihurtuz, haien jarduna gainbegiratuaz eta bezeroarekin bidaiatuz ere bai zenbaitetan. Horretarako, Globalaw abokatuen nazioarteko sarean bildutako profesionalen laguntza izaten dugu normalean; sare horretako kide gara eta 106 abokatu-bulegok baino gehiagok osatzen dute, 4.500dik gora profesionalekin, 90 herrialdetan banatuta. 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago