Administrazio zuzenbidea eta sektore publikokoa
Sektore publikoko erakundeei aholkularitza integrala ematen espezialistak gara, edozein motatakoak direla ere: administrazio publikoak, merkataritza-sozietate publikoak, sektore publikoko fundazioak, enpresa-erakunde publikoak.... eta departamentu espezializatu bat daukagu sektore horretan, zenbait profesional hari esklusiboki atxikita daudelarik.
Hasieratik, sektore publikoko erakundeak izan ditu bere bezeroen artean BSK-k, administrazio publiko propio direnak (udalak, mankomunitateak, partzuergoak...) zein sektore publikoari lotutako edo sektore horren barruan dauden zuzenbide pribatuko erakundeak (sozietate publikoak, fundazioak, enpresa-arloko erakunde publikoak...). Izan ere, haietako askoren sorreran parte hartzen dugu aktiboki.
Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea indarrean sartzea mugarri garrantzitsua izan zen gure zerbitzuak emateari dagokionez, sozietate publikoak eta sektore publikoko fundazioa ia erabat geratu baitziren legearen mende. Horrela, hasiera eman zitzaion, Europako zuzentarauak bultzatuta, joera berri bati, hots, erakunde horiek araudi juridiko-publikoari lotuago egoteari.
Honako arlo hauek biltzen ditu sektore publikoko erakundeei eskaintzen diegun aholkularitzak: sektore publikoaren kontratazioa, Administrazio Publikoen erantzukizuna, ondare-erregimena, administrazio-prozedurak, desjabetzeak, udal-ordenantzak egitea, sozietate publikoen barne-funtzionamenduaren erregimenaren espezialitateak... Aholkularitza eskaintzen diegu, halaber, gai horietan enpresa eta partikularrei sektore publikoko erakundeekin dituzten harremanetan.
Idazkari ez-kontseilari eta letradu aholkulari gisa jarduten dugu Sektore Publikoko sozietate eta fundazioetan.
Azpimarratzekoa da administrazioarekiko auzi-prozedura ugarietan letradu bezala gidatuz jarduten dugula, sektore publikoko enpresak zein enpresa eta partikularrak ordezkatuz.
Era berean, gure zerga-departamentuak Sektore Publikoko erakundeen aholkularitzan adituak diren profesionalak dauzka (zerga-etekinak Sozietateen gaineko Zergan, BEZari lotuta ez daude eragiketak, hainbanatze-erregimenak BEZaren gain duen eraginak, jabari publikoko ondareen gaineko emakidak, higiezinen eragiketak udal-zergak, tasak, prezio publikoak eta tarifak...).
Era berean, lan-arloko gure departamentuak aholkularitza ematen die etengabe erakundeei beren langileei buruz (kontratazio-erregimenak eta sartzeko modalitateak, negoziazio kolektiborako mugak, banakako kontratazioa) eta kontrata publikoetako langile-subrogazioei.
Gainera, laguntza ematen diogu Sektore Publikoari, bere berezitasunak kontuan izanda, Zuzenbidearen beste arlo batzuetan: zibila, merkataritza-arlokoa, higiezinen eta eraikuntzaren zuzenbidea, jabetza industriala eta intelektuala, izaera pertsonaleko datuen babesa...