Penala
Betiere erantzunik onena eskaintzen dugu Zuzenbide Penalean gero eta handiagoak diren eskakizunen aurrean, delituak prebenitzeko programen ezarpenarekin hasi eta esparru judizialeko aholkularitzarekin buka, horretarako diziplina anitzeko lantaldea dugularik, abokatu penalistek eta beste adar juridiko batzuetako espezialistek osatutakoa, eta haien jakintza integratua funtsezkoa zaigu gure bezeroek defentsarik onena izan dezaten.
Zigor Kodean bildutako jarrera tipikoek mota oso desberdineko delituak biltzen dituzte, eta delitu horien artean garrantzi berezia dute Enpresaren Zuzenbide Penala deitutakoarekin lotutakoek: Ogasun Publikoaren aurkako delituek edo kapitalak zuritzeari buruzkoek, sozietate-delituek, iruzurrek edo kaudimengabeziek, jabetza intelektual eta industria-jabetzari buruzko delituek, hirigintza-alorrekoek, laneko segurtasunaren aurkakoek eta abar.
Delitu sorta hain zabalaren aurrean eta oso kontuan izanda 1/2015 Lege Organikoaren eraginez Zigor Kodearen azkenaldiko erreforman sortutako erronka berriak, prebentzio-aholkularitza ematen dugu eta enpresa-jardueraren ondoriozko arrisku posibleak aztertzen ditugu, kontrol-neurri egokiak ezarriz programa eta protokoloen bidez (Corporate Compliance), hori guztia enpresaren balizko erantzukizun penala saihesteko, baita haren administratzaile, ordezkari edo langileena ere.
Esparru judizialean, gure bezeroei aholkularitza ematen diegu eta haiek ordezkatzen ditugu, defentsa edo akusazio gisa, prozesu-fase guztietan: prozedura hasi eta instrukzio-fasetik, epaia egin eta balizko errekurtsoak jartzen diren arte, betiere bezeroen zerbitzura jarriz gure esperientzia zabala Auzitegien aurrean haien interesak modurik egokienean defendatzeko.