Eduardo Nieto
Abokatua
Lehenengo etapa kenduta, zeinetan nire prestakuntza eta aritze profesionala irakaskuntzara eta Konstituzio Zuzenbidera bideratuta egon zen, 2001. urteaz geroztik Lan Zuzenbidearen inguruan gauzatu dut nire lana. Lehendabizi, ordezko epaile gisa Donostiako Lan-arloko Epaitegietan; ondoren, Donostiako Cuatrecasas bulegoko lan-sailean hasi nintzen lanean abokatu-lanak eginez, eta 2009. urteaz geroztik BSKren lan-arloaren zuzendaria naiz. Gure jardueraren ardatza lan-prozeduretan eta gizarte-segurantzako prozeduretan aholkularitza eskaintzea eta prozedura horiek letradu bezala gidatzea, enpresen berregituraketak eta negoziazio kolektiboa dira batez ere. Horrez gain, 2010. urteaz geroztik, arbitro-lanak egiten ditut Lan Harremanen Kontseiluan.
Lan-eremuak
Konkurtsala, Lan arloa eta gizarte segurantza, Administrazio zuzenbidea eta sektore publikokoa, Penala.
Lan esperientzia
Zuzenbideko Fakultatean (UPV/EHU) 1998. urtetik 2000. urtera bitarte.
Lan Arloko Epaiketak (ordezko epailea), 2001., 2002. eta 2003. urteetan.
Cuatrecasas, Gonçalves Pereira enpresan 2003. urtetik 2009. urtera.
BSK Legal & Fiscal enpresan 2009tik gaur egun arte.
Formakuntza
Zuzenbidean lizentziaduna (UPV/EHU).
Hizkuntzak
Gaztelania.