PRIBATUTASUN POLITIKA
(2022/02/04tik indarrean dagoen bertsioa)
Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “Pribatasun Politika”) www.grupobsk.com izeneko domeinuaren bidez sarbidea duen web-orriaren (aurrerantzean, “Webgunea”) erabiltzaile gisa zeuk ematen dizkiguzun datu pertsonalak BSK LEGAL & FISCAL ASOCIADOS SLPek (aurrerantzean, “BSK Legal & Fiscal”) biltzeko eta tratatzeko prozesua arautzen du. Barne dira blog zerbitzuak, sare sozialak, “Newsletter” informazio-zerbitzuak edo une bakoitzean Webgunearen bidez erabilgarri dauden bestelako funtzionalitateak. Hori guztia alde batera utzi gabe zuri beharrezko informazioa helarazteko eta, hala badagokio, zure adostasuna eskatzeko Webgunean eskuragarri dauden atal ezberdinetan, formularioetan edo zerbitzuetan ezarritako aurreikuspen zehatzak.
BSK Legal & Fiscal sozietateak eskubidea du Pribatasun Politika aldatzeko legegintzan, jurisprudentzian eta/edo arlo administratiboan izaten diren berrikuntzetara nahiz une bakoitzean Webgunearen bidez garatzen dituen jardueretara egokitu behar denean, uneoro kontuan izanda zure eskubideak eta interesak.
Edonola ere, BSK Legal & Fiscal sozietateak Pribatasun Politikan sartu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkizu, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiari jarraituz kontuan izan behar ditugun informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.
1. Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Zure datuen tratamenduaren arduraduna BSK LEGAL & FISCAL ASOCIADOS, S.L.P. da, merkataritza-sozietatearen helbidea da Zuatzu Enpresa Parkea, Oria eraikina, Zuatzu kalea 8, 1. solairua, eta IFZ B-75115840. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua dago: 2.660 liburukia, 45 folioa, SS-36.663 orrialdea.
BSK Legal & Fiscal-ek Datuen Babeserako Delegatua (DPO) izendatu du, BSK Legal & Fiscal-eko pribatutasunaren kudeaketaz eta kontrolaz arduratuko dena. Berarekin harremanetan jar zaitezke dpo@grupobsk.com helbide elektronikoaren bidez.
2. Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?
BSK Legal & Fiscal sozietatean tratatzen ditugun datu pertsonalak zuk zeuk eman dizkiguzu (i) WEBGUNEAREN bidez nabigatzean bete dituzun formularioen bidez (e.g. enplegu-eskaintzei eta/edo hautaketa-prozesuei buruzko formularioak); edo (ii) kontsulta egiteko mezu elektroniko baten bidez.BSK Legal & Fiscal sozietatean tratatzen ditugun datu pertsonalak zuk zeuk eman dizkiguzu (i) Webgunearen bidez nabigatzean bete dituzun formularioen bidez (e.g. enplegu-eskaintzei eta/edo hautaketa-prozesuei buruzko formularioak); edo (ii) kontsulta egiteko mezu elektroniko baten bidez.
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak izango balira, ziurtatzen duzu hirugarren horri eman diozula Pribatasun Politikaren berri eta lortu duzula haren datuak BSK Legal & Fiscal sozietateari jarraian adierazitako helburuetarako, emateko haren adostasuna.
Bestalde, jakinarazten dizugu sare sozialetako zure datuak ere tratatu ditzakegula BSK Legal & Fiscal sozietateak erabiltzen dituen sare sozialetako profil korporatiboen bitartez, eta sare sozial bakoitzean ezarritako terminoak eta baldintzak jarraituz.
3. Zein eratako datuak tratatzen ditugu?
BSK Legal & Fiscal sozietatean tratatzen ditugu zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez eta/edo helbide elektronikoaren bidez eman dizkiguzun datuak, bai eta BSK Legal & Fiscal sozietateak erabiltzen dituen sare sozialetako profil korporatiboen bitartez lortu ditugunak ere.
BSK Legal & Fiscal sozietatean, bereziki, honako datu-kategoriak tratatzen ditugu, Webguneaz egiten duzun erabileraren arabera:
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak (e.g. izena, abizenak, NANa, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefono-zenbakia, etab.).
- Interneteko nabigazio-datuak (e.g. IP helbidea, web-orrietako bisitak, wifi sareetako konexioak, etab.).
- Bankuko datuak eta transakzio ekonomikoko datuak.
- Ezaugarri pertsonalei, prestakuntzari, enpleguari, eta abarri buruzko datuak (BSK Legal & Fiscal sozietateak deitzen dituen eta zuk borondatez parte hartzen duzun enplegu eskaintzen/eskaeren eta/edo hautaketa-prozesuen kasuan).
4. Zein helbururekin eta legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zuk emandako datuak honako helburu hauekin tratatzen ditugu:
- Zure erregistroa Webgunearen erabiltzaile gisa kudeatu eta tramitatu, hau posible denean eta kontratua egin aurretiko neurrien zure eskaeran edo zurekin ezarritako kontratuzko erlazioan oinarri hartuta.
- Webgunearen bitartez BSK Legal & Fiscal-ek zure esku jartzen dituen eduki eta zerbitzuetan egiten dituzun sarbide eta erabilerak gestionatzea, blog zerbitzuak, sare sozialak edo momentu bakoitzean webgunetik irisgarri den beste edozein funtzionaltasun barne, kontratua egin aurretiko neurrien zure eskaeran edo zurekin ezarritako kontratuzko erlaziona oinarri hartuta.
- Webgunearen edo posta elektronikoaren bidez egiten dituzun informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak tramitatzea eta kudeatzea, eta kontratua egin aurretiko neurrien zure eskaeran edo zurekin ezarritako kontratuzko erlazioan oinarri hartuta.
- BSK Legal & Fiscal sozietatearekin Webgunearen bidez formalizatzen dituzun zerbitzuen eta produktuen kontratazioa tramitatzea eta kudeatzea eta erlazio kontraktual horretan oinarri hartuta.
- Baliabide ezberdinen bidez, baita elektronikoen bidez ere, BSK Legal & Fiscal sozietatearen, eta sozietateak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduera profesionalei buruzko, merkataritza eta publizitate komunikazioak, bai eta garrantzizko bestelako informazioa ere, zuri bidaltzea, betiere zuk adostasuna eman baduzu (eta adostasun horretan oinarri hartuta) edo, aurreikusitako legezko zehaztapenetan, BSK Legal & Fiscal-en interes legitimoan babestuta badago (marketin).
- Zure baimena dugun kasuetan, BSK Legal & Fiscal-ek antolatutako jarduerak eta ekitaldiak kudeatu eta zabaltzea eta adostasun horretan oinarri hartuta.
- Zure enplegu-eskaera edo enplegu-eskaintza bateko zure izen ematea eta hautaketa-prozesu bateko zure parte hartzea kudeatzea, zuk adostasuna eman baduzu, guzti hau hori buruzko kontratua egin haurretiko neurrien zure eskaeran oinari hartuta.
Gogoratzen dizugu, tratamendua zure adostasunean oinarritzen den kasuetan, edozein unetan ezeztatu dezakezula, libreki eta dohainik zure adostasuna, 7. atalean adierazitako terminoetan.
5. Nori komunikatuko dizkiogu zure datuak?
Legeak hala agintzen duen kasuetan bakarrik (e.g. Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioa edo administrazio publikoak) komunikatuko dizkio BSK Legal & Fiscal sozietateak zure datuak hirugarren erakunde bati..
Bestalde, BSK Legal & Fiscal Estatu Batuetan kokatuta dauden hirugarrenen zerbitzuak (tratamendu-eragilea) zerbitzuak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu “Newsletter” zerbitzuko komunikazioak eta beste komunikazio elektroniko batzuk bidaltzeko. Komunikazioen hartzaileen harremanetarako datuak Europako Batzordeak onartutako hirugarren herrialdeetan ezarritako tratamenduaren arduradunei datu pertsonalak transferitzeko kontratuaren klausula estandarren erabilerarekin babestuta.
6. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Orokorrean, zure datu pertsonalak gordeko ditugu eskuratu ziren helbururako beharrezkoak izaten jarraitzen duten einean eta horiek tratatzeko zuk emandako adostasuna atzera botatzen duzun arte (zilegitasun oinarria hau denean) edo datuak ezereztea eskatzen duzunean aurreko une batean, eta BSK Legal & Fiscal sozietateak dagozkion lege-betebeharrak betetzeko behar duen denbora gehigarrian.
Nolanahi ere, jakinarazten dizugu BSK Legal & Fiscal sozietateak datuak garbitzeko barne-politikak dituela ezarrita bere esku dauden datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko, eta datuak, beraz, ezereztu ahal izango dira jada beharrezkoak ez direnean eta/edo biltzean zuten helburuetarako egokiak izateari uzten diotenean.
Zentzu honetan, honako hau adierazten da: Ezaugarri pertsonalak, prestakuntza, enplegua eta abar aipatzen dituzten datuak, BSK Legal & Fiscal lanpostuen eskaintzak eta / edo hautaketa prozesuetan beren borondatez parte hartzerakoan, gehienez 2 urtez gordeko dira.
7. Zein dira zure eskubideak?
Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak zure datu pertsonalei buruzko hainbat eskubide ematen dizkizu, eta horiek tratatzen diren bitartean baliatu ahal izango dituzu. Honakoak dira eskubide horiek:
- Zure irispide-eskubidea:zure datuen inguruko informazioa irispidean izateko eskubidea zuri buruzko zein datu pertsonal tratatzen ari garen jakin dezazun.
- Zure datuak zuzentzea edo ezereztea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan guk tratatzen ditugun zure datu pertsonal okerrak zuzen ditzagula edota, besteak beste, bildu zirenean zeuden helburuetarako jadanik beharrezkoak ez badira, ezerez ditzagula eskatzeko eskubidea duzu.
- Zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan zure datuen tratamendua muga dezagula eskatzeko eskubidea duzu, eta kasu horretan jakinarazten dizugu erreklamazioak gauzatzeko edo aldezteko bakarrik gordeko ditugula, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusita dagoen moduan.
- Zure datuak transferitzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, guri eman dizkiguzun zure datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea duzu, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzekoa ere.
- Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularra dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, eta kasu horretan datu pertsonalak tratatzeari utziko diogu, nola eta ez den egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
Era berean, eskubidea duzu zure adostasuna edozein unetan kentzeko tratamendua zure adostasunean oinarritzen denean. Adostasuna kentzeak ez du eraginik izango kendu aurretik emandako adostasunean oinarrituriko tratamenduaren legitimitatean.
Eskubide horiek gauzatzeko eskaera idatziz egin behar zaio BSK Legal & Fiscal sozietateari, 1. atalean adierazitako posta-helbidean edo rgpd@grupobsk.com helbide elektronikoan.
Azkenik, jakinarazi behar dizugu erreklamazioa jar dezakezula Kontrol Agintaritza eskudunean (BKS Legal & Fiscal-en kasuan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia), bereziki ezin izan badituzu zure eskubideak behar bezala gauzatu. Agintaritza horrekin harremanetan bere web-orriaren bidez jar zaitezke: www.aepd.es
8. Segurtasun-neurriak
BSK Legal & Fiscal sozietateak konfidentzialtasun osoz eta sekretua gordetzeko betebeharra aplikatuz tratatuko ditu beti zure datuak, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakori jarraituz eta zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datuok alteratzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea, eta datuetara baimenik gabe sartzea saihesteko neurri tekniko eta antolaketakoak hartuta, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta zer arriskuren mende dauden kontuan izanda.
9. Cookie politika
Bestalde, adierazten dizugu BSK Legal & Fiscal sozietateak cookie politika duela ezarrita, eta honako esteka honen bidez eskura daiteke.