Real Estate / Higiezinen arloa/Eraikuntza

Aholkularitza ematen diegu gure bezero nazionalei eta atzerritarrei higiezinen eragiketa bat behar bezala burutzeko beharrezkoa den prozesuaren etapa guztietan.

Higiezinen arloko jarduera handiko aldiek ondasun higiezinak helburu dituzten eragiketa mota askotan parte hartzea ahalbidetu digute, esperientzia baliotsua metatzeko aukera emanez.

Gure lege-aholkularitza higiezinen eragiketa bat behar bezala burutzeko beharrezkoa den prozesuaren edozein etapatara bidera daiteke, hasierako tasazioarekin eta ondasunen erregistro-azterketarekin hasi, hainbat prestakuntza-lanekin jarraituz (hala nola eduki-akats edo -gehiegiak konpontzea, zatiketa horizontala eta bertikala), eta eragiketa mota askotarikoenen diseinu, negoziaketa eta egikaritzapenarekin buka, salerosketak, obra-egikaritzapenak eta kontratuak giltza eskutan, hori guztia aplikatzekoa den legeriarako egokitzapena ziurtatuta betiere.

Tributuek higiezinen eragiketa guztietan duten garrantzia kontuan izanda, arreta berezia eskaintzen diegu gure lanaren garapenean zerga-arloko alderdiei:

  • BEZa eta OEZ: zerga bati edo besteari atxikitzea; higiezinen trukeak; erosketa-aukerak; hirigintza-aprobetxamenduko eskubideen transmisioak, higiezinen negozioenak (BEZari atxikia edo ez), higiezinen sozietateen baloreenak...
  • SZ: higiezinen sozietate jakin batzuk ondare-sozietate gisa kalifikatzea beharbada; etxebizitza errentan hartzeko erregimen bereziak; higiezinen taldeen enpresa-berregituratzeak; sektoreko kontabilitate-planen zalantza espezifikoak...
  • Toki-zergak. Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergaren zerga-oinarria zehaztea; OHZren errekarguak biztandu gabeko etxebizitzengatik; komunikazioa EJZren arloan; Hiri Izaerako Lurren Balioaren Gehikuntzari buruzko zerga... 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago