Ekintzailetza

Gaurko ekintzailetzatik sortuko da biharko enpresa-sarearen zati handi bat. Premisa hori ez da berria guretzat, hasi ginenetik babestu baitugu enpresa-proiektu berrien sorrera eta garapena, eta errealitate bihurtu dira proiektu horiek gaur egun.

Enpresa-proiektu berri bat abiarazteari lotutako lege- eta zerga-gaiak oztopoen segida gisa erabiltzen dituzte normalean ekintzaileek menderatzen ez duten esparru batean. Beren proiektuari buruz helarazten diguten ezagutza abiapuntutzat hartuta, dauden alternatiba guztiak azaltzen dizkiegu eta egokienak aholkatzen dizkiegu beren helburuak lor ditzaten. Eta gure lana ez da hor bukatzen, une horretatik aurrera ekintzaileei lagundu egiten baitiegu beren proiektuak martxan jartzen.

Ildo horretan, arlo horretan dugun esperientzia zabalak (zentro teknologikoak, enpresa-sehaskak eta garapen-sozietate eta unibertsitateak barne) proiektu horiei buruzko zirkunstantzia, premia eta lehentasun espezifikoen ikuspegi bat izatea ahalbidetzen digu. Gehienetan, inbertitzaileak (partikularrak, family office-ak, business angel-ak, arrisku-kapitaleko erakundeak...) behar izaten ditu ekintzaileak, kapitala, esperientzia eta kontaktuak ekarriko dizkiotenak. Kasu honetan, funtsezkoa da oreka bat lortzea ekintzaileen eta inbertitzaile izan daitezkeenen artean, eta horretarako parte-hartze prozesua diseinatzen dugu (ekintzaileen diruzkoak ez diren ekarpenak, kapital-zabalkundeak inbertitzaileen primarekin, zerga-optimizazio, eta etorkizunean haien harremanak arautuko dituzten erregelak ezartzen ditugu (estatutuak, bazkideen itunak, kudeaketa-eredua, desinbertsioak...).

Gainera, proiektu berri askok osagai teknologiko handia dute. Industria-jabetzan, jabetza intelektualean eta teknologia berrietan daukagun gure esperientziak ere ekintzaileen know-howa hobeto gordetzen duen kontratu- eta babes-esparrua ezartzea ahalbidetzen digu. Ildo berean, ekintzaileak garatu beharreko proiektua optimizatzen dugu, zerga-ikuspuntutik begiratuta (kenketak I+G+Iagatik, "Patent Box"...). 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago