Merkataritzako kontratazioa

Euren negozioen errealitatea gure kontratuen letran islatzeko egiten dugun ahalegina balioesten dute gure bezeroek, eta baita beren interesak babesteko eta defendatzeko jartzen dugun ardura eta zehaztasuna ere, etorkizuneko gatazkei aurrea hartuz.

Zaila da gure enpresaburuek burutu nahi dutena hitzekin gauzatzea, eta are gehiago haien proiektuentzako negozio juridikoa identifikatzea, baina egia esan, lortzen dugu, eta gure bezeroak jabetzen dira ahalegin horretaz.

Zuzenbidearen artisau gisa lan egiten dugu, alde batera utzita merkataritza-ordezkapeneko eragiketak diren, gutxi-asko ohikoak (hala nola agentziak edo banaketak) edo kontratu sofistikatuagoak diren, dela beren konplexutasunagatik edo dela beren garrantziarengatik (fabrikazioa, hornidura, salerosketa, erabilera-lagapena, lizentzia, mandatua, konfidentzialtasuna, giltzak eskuan, teknologia-transferentzia).

Kontratazio-arloan, formula asoziatiboen edozein motaren definizioan, idazkuntzan, negoziazioan, aldaketan eta formalizazioan parte hartzen dugu, enpresen aldi baterako elkartzeak edo partzuergo-akordioak direla, joint-venture deitutakoak direla (zentzu zabalean edo zorrotzean).

Gure taldeak prestakuntza bikaina dauka Zuzenbide Zibil eta Merkataritza Zuzenbidean, estatuan zein nazioartean landutakoa, eta beren esperientziak eragiketaren arriskuak hasieratik atzematea ahalbidetzen die, Lehiaren Defentsaren eta Lehia Desleialaren, Nazioartekoaren edo Fiskalaren beren kideen babesa bilatuz (negozio juridiko jakin baten fiskalitatea optimizatu egin liteke zenbaitetan). 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago