Bat-egiteak eta eskuratzeak

Aktiboki aritzen gara elkarlanean gure bezeroekin haien esku jartzeko beharrezkoak diren tresnak eragiketa korporatiboak behar bezala burutzeko.

Horrelako proiektuetan izaten dugun parte-hartzea gure bezeroen helburuak ulertzearekin eta eragiketaren diseinuarekin hasten da.


Une horretatik aurrera, enpresen salerosketetan eta partaidetza-hartzeetan laguntzen dugu negoziaketan eta eragiketari buruzko dokumentazio guztiaren lanketan, hasierako fasetik eragiketa amaitzen den arte: aurretiazko tratuak (MOU, LOI, …), salmenta-koadernoak, due diligence prozesuak, eragiketaren finantziazioari buruzko kontratuak, salerosketa-kontratua edo partaidetza-hartzea, itun parasozialak, side leterrak, eta abar.


Era berean, "Egiturazko Aldaketak" deitutakoetan esku hartzen dugu: bat-egiteak, eszisioak, bereizketak, balore-trukeak, jarduera-adarreko ekarpenak... figura egokiena proposatuta ikuspuntu juridiko fiskaletik eta prozesu osoa egikarituz Merkataritza Erregistroan inskribatzen den arte. Ildo horretan, aktiboki parte hartu dugu hainbat prozesutan, hala nola MBO, LBO, FBO...


Bi eragiketa motatan, ikusten dugu merkataritza-, zerga- eta lan-arlo eta arlo konkurtsaleko gure adituen osagarritasunak ahalbidetzen digula gure bezeroei beren premietarako soluzio global bat eskaintzea esparru horretan, balio gehitua ekarriz prozesu osoari. 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago