BSK LEGAL & FISCAL ASOCIADOS, S.L.P.-EN WEBGUNEAREN ERABILERA-BALDINTZAK
(2022/02/04tik indarrean den idaztea )
LEGE-INFORMAZIOA
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, informazioaren gizartearen zerbitzu-emailea behartuta egongo da zerbitzuaren hartzaileen eta eskumeneko organoen esku baliabide elektroniko egokiak jartzera, honako informazio honetan une oro, erraz, zuzenean eta doan sartzeko aukera izan dezaten:
Domeinuaren izena:www.grupobsk.com
e-maila: legal@grupobsk.com
Jabea: BSK LEGAL & FISCAL ASOCIADOS, S.L.P. (hemendik aurrera, “BSK Legal & Fiscal”) merkataritzako enpresa da (helbidea: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), Zuatzu Enpresa Parkea, Zuatzu kalea 8, Oria eraikina, 1. solairua), eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago 2.660. liburukian, 45. folioan, SS-36.663 orrialdean, 1. inskripzioan eta B-75115840 IFZrekin.
ERABILERA-BALDINTZAK:
Eremua, xedea eta norainokoa
Xedapen hauek (hemendik aurrera, “Erabilera-baldintzak”) arautzen dute BSK Legal & Fiscal enpresak www.grupobsk.com domeinuaren bitartez (hemendik aurrera, “Webgunea”) Interneten erabiltzaileen eskura (hemendik aurrera, “Erabiltzailea/k”) jartzen duen webgune zerbitzuan sartzeko eta zerbitzu hori erabiltzeko modua.
Aurrekoa gorabehera, BSK Legal & Fiscal enpresak webgunearen bitartez erabiltzailearen esku jartzen dituen eduki jakin batzuetan sartzeko eta zerbitzuetako batzuk erabiltzeko litekeena da baldintza partikular jakin batzuk (hemendik aurrera, “Baldintza partikularrak”) bete behar izatea, kasuaren arabera erabilera-baldintza hauek ordeztu, osatu eta/edo aldatuko dituztenak, eta, kontraesana izanez gero, hemengo hauei nagusituko zaizkienak.
Horren ondorioz, eduki horietan sartu eta/edo zerbitzu horiek erabili baino lehen, haiek arautzen dituzten baldintza partikularrak arreta handiz irakurri eta onartu beharko ditu erabiltzaileak, sarbide eta/edo erabilera hori gertatzen den unean argitaratutako bertsioan.
BSK Legal & Fiscal enpresak eskumena dauka, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, edukiak, erabilera-baldintzak, hala badagokio, dagozkion baldintza partikularrak, eta, oro har, webgunearen diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementuak aldatzeko edo eguneratzeko. Webgunearen azken eguneratzean argitaratutako sarbide- eta/edo erabilera-baldintzak egongo dira indarrean, eta webgunean une horretan argitaratuta daudenak aplikatuko dira bisitaldi bakoitzean.
Webgune honetan sartuz erabiltzaileak webgunea erabiltzeko erregimena mugatzen duten erabilera-baldintza hauek baimentzen eta onartzen ditu, espresuki eta bete-betean, eta idazki bidez egindako eta sinatutako edozein kontraturen balio eta eraginkortasun berbera edukiko du onarpen horrek. Honako erabilera-baldintza hauek bete-betean onartzen ez baditu, erabiltzaileak ez du webgunean sartzeko baimenik izango.
Erabiltzailea erregistratzea eta pasahitza
Webgunea erabiltzeko edo BSK Legal & Fiscal enpresak webgunearen bitartez eskuragarri jarritako eduki eta zerbitzuetan sartzeko erabiltzaileari erregistratzeko eskatzen bazaio, egiazko eta legezko informazioa eman beharko du erabiltzaileak, eta pasahitza ongi erabili beharko du erregistratze horren ondorioz pasahitza ematen bazaio.
Kasu horretan, ematen zaizkion identifikatzaileak edota pasahitzak behar bezala zaintzeko eta isilpean gordetzeko ardura izango du erabiltzaileak, eta konpromisoa hartuko du datu horiek beste batzuei aldi baterako zein behin betiko ez uzteko eta kanpoko beste batzuei ikusten ez uzteko.
Webgunean sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza ekonomikoak.
Hala badagokio, eta baldintza partikularretan besterik ezartzen ez bada, webgunean eta webgunearen edukietan sartzea eta webgunearen bitartez erabiltzailearen esku jarritako zerbitzuak erabiltzea doakoa izango da, erabiltzaileak bere hornitzailearekin telekomunikazio-sarera konektatzeko kontratatutako kostua izan ezik.
Jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideak
Webgunearen gaineko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak legez erreserbatuta daude, eta erabiltzailea haietan sartzen bada edo haiek erabiltzen baditu ez da ondorioztatu behar, inondik inora, BSK Legal & Fiscal enpresaren eta/edo edozein hirugarrenen titulartasuneko edo jabetzako edozein aktiboren gaineko erabilera- edo eskubide-lizentziarik eman denik. Eskubide-erreserba horrek eraginpean hartzen du nola (i) webgunearen kanpo-itxura eta nabigazio-kodea, nabigazio-diseinua eta nabigazio-egitura, hala (ii) webgunearen bitartez edozein formatutan erantsi eta bana daitezkeen edukiak.
Webgunean izen komertzial, marka, logotipo edo beste bereizgarri batzuen aipamenak eranstea (erregistratuta egon edo ez, BSK Legal & Fiscal enpresaren jabetzakoak edo hirugarrenen jabetzakoak izan) debekatu egingo da BSK Legal & Fiscal enpresak edo haien legezko titularrak esanbidezko adostasuna adierazten ez badu.
Debekatuta dago, alde batetik, jendaurrean jartzen den erreprodukzio, kopia, banaketa eta aldaketa oro egitea, beste alde batetik, webguneko informazioarekin ez ezik bere diseinuarekin eta webgunean bilduta dauden materialen hautaketarekin eta material horiek aurkezteko moduarekin ere egin daitekeen beste edozein jarduera gauzatzea –edozein izanik ere horien helburua eta horretarako erabilitako bitartekoa– BSK Legal & Fiscal enpresaren esanbidezko baimenik gabe.
Horren ondorioz, modu guztiz pertsonalean eta pribatuan haren esku jarritako edukiak eta zerbitzuak baino ezin izango ditu ikusi eta erabili erabiltzaileak, eta betiere eduki eta/edo zerbitzu horiekin jardun komertzial edo profesionalak garatzeko asmoarekin ez bada.
Halaber, debekatuta dago deskonpilatzea, desmihiztatzea, atzeranzko ingeniaritza egitea, azpilizentziatzea edota webguneak funtzionatzeko, bertara sartzeko eta hura erabiltzeko behar diren ordenagailu-programetatik eratorritako lanak nolanahi hedatzea, itzultzea edo egitea. Webgunearen erabiltzaileak, nolanahi ere, ez du Webgunean instalatuta egon daitekeen babes-gailurik edo segurtasun-sistemarik kenduko, aldatuko, baztertuko edo manipulatuko.
Erantzukizuna eta bermeak
Webgunea erabiltzen duenak bere kontura eta bere arriskupean egiten du. Erabiltzaileak, Webgunean sartzearekin batera, honako betebehar hauek betetzeko konpromisoa hartzen du: batetik, (i) BSK Legal & Fiscal enpresaren edo hirugarrenen irudiaren, interesen eta eskubideen kalterako izan daitekeen, webgunea kaltetu, bertan behera utzi edo gainkarga dezakeen edo haren erabilera arrunterako oztopo izan daitekeen moduan ez jokatzea; eta (ii) webgunea legeekin eta trafikoaren erabilerekin guztiz bat datorren moduan erabiltzea.
Horren ondorioz, erabiltzaileak BSK Legal & Fiscal enpresaren eta/edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar hori ez betetzetik erator litezkeen kalte-galerei dagokienez.
BSK Legal & Fiscal enpresaren jardun-eremuei buruzko informazioa ematea da webgunearen edukien helburu bakarra. Webgunearen edukiak ezin izango dira inoiz lege- edo zerga-aholkularitzat jo.
Webgunearen funtzionamendu egokiari eusteko eta birus eta osagai kaltegarriak atzemateko egokitzat jotzen dituen segurtasun-neurriak hartzen ditu BSK Legal & Fiscal enpresak. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko informazio-sistemen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, hortaz, BSK Legal & Fiscal enpresak ezin duela bermatu, batetik, webgunean jasotako eduki eta zerbitzuak une oro eskuragarri egotea, eta, bestetik, erabiltzailearen informatika-sistemetan (software eta hardware) edo dokumentu elektronikoetan eta dokumentu horietako fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo beste elementurik ez dela izango.
Halaber, BSK Legal & Fiscal enpresak zerbitzuaren zati bat edo zerbitzu osoa eten dezake aldi baterako edo behin betiko aldaketa teknikoen edo matxuren aurrean, baina aldez aurretik, eta, ahal badu, bere webgunearen bitartez edo horretarako gaitutako beste edozein baliabideren bitartez jakinaraziko du.
LOTURAK
Lotutako guneak
Webgunearen bitartez, BSK Legal & Fiscal enpresak loturako gailuak jartzen ditu erabiltzailearen eskura, hala nola botoiak, linkak eta banerrak, hirugarrenen jabetzakoak izanik edo hirugarrenek kudeatuta egonik BSK Legal & Fiscal enpresak inondik inora kontrolatzen ez dituen Interneteko beste gune edo atari batzuetara jotzeko aukera izan dezan (hemendik aurrera, “Lotutako guneak” esango diegu).
BSK Legal & Fiscal enpresak ez ditu ezagutzen edo kontrolatzen, inondik inora, Lotutako guneetan sartutako edukiak eta zerbitzuak, eta webgunearen bitartez haietan sartzeko aukera izateak ez du esan nahi, inondik inora, (i) BSK Legal & Fiscal enpresak Lotutako guneetan sartutako eduki eta zerbitzuak gomendatzen edo onartzen dituenik; eta/edo (ii) BSK Legal & Fiscal enpresaren eta Lotutako gunearen arduradunaren artean inolako harreman, lankidetza edo mendetasunik dagoenik.
Horrenbestez, BSK Legal & Fiscal enpresak ez du Lotutako guneen gaineko erantzukizunik bere gain hartzen, ezta Lotutako gune horietan bildutako loturen gaineko erantzukizunik ere.
Erabiltzaileak jakiten badu edukiak, zerbitzuak edo Lotutako gune baten bidez garatutako bestelako jarduerak legez kontrakoak edo desegokiak direla, BSK Legal & Fiscal enpresari jakinaraziko dio berehala, hala badagokio egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan.
Hiperestekak
Baimena ematen da hipertestu-estekak (hiperestekak) beste webgune batzuetan ezartzeko, betiere www.grupobsk.com etxeko orrialdera, edo, hala badagokio, webgunearen barruko beste orrialde batera (deep link) zuzenduta badaude; hori guztia, adierazitako orrialdeak leiho oso batean azaltzen badira eta dagozkien URL helbidepean, erantzukizun guztia ez ezik webgunerako hiperesteka ezartzeagatik sor daitekeen arriskua ere bere gain hartuz.
Hiperesteka ezartzen duen webgunean ezin izango da adierazi, inondik inora, BSK Legal & Fiscal enpresak hiperesteka hori baimendu duenik, salbu eta BSK Legal & Fiscal enpresak espresuki eta idazki bidez egin badu.
Hiperesteka bere webgunean sartzen duen hirugarrenak BSK Legal & Fiscal enpresaren eta/edo webgunearen marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo beste edozein identifikazio-elementu sartu nahi badu, BSK Legal & Fiscal enpresak, idazki bidez eta aldez aurretik, horretarako baimena eman beharko du espresuki.
Aurreko guztia gorabehera, espresuki galarazten da www.grupobsk.com webgunearen orri bat BSK Legal & Fiscal enpresarena ez den beste webgune baten leiho batean aurkeztea “framing” izeneko teknikaren bitartez, aldez aurretik BSK Legal & Fiscal enpresak horretarako esanbidezko adostasuna adierazten ez badu.
Halaber, espresuki debekatzen da www.grupobsk.com webgunearen bitartez hedatutako edozein eduki mota beste webgune batean txertatzea “in line linking” izeneko teknika erabiliz, aldez aurretik BSK Legal & Fiscal enpresak horretarako esanbidezko adostasuna adierazten ez badu.
Baldintza horien arabera hiperesteka bat ezartzeak ez du berekin ekarriko, inondik inora, BSK Legal & Fiscal enpresaren eta hiperesteka horri dagokion webgunearen jabearen/arduradunaren artean harremanik izatea, ezta BSK Legal & Fiscal enpresak haren eduki eta/edo zerbitzuak onartzea ere.
Nolanahi ere, BSK Legal & Fiscal enpresak une oro erabaki dezake webgunerako edozein hiperesteka debekatu edo bertan behera uztea, bereziki dagokion webgunearen jarduera eta/edo edukiak legez kontrakoak direnean.
PRIBATUTASUN-POLITIKA. DATU PERTSONALAK BABESTEA
Erabiltzaileak bere datu pertsonalekin BSK Legal & Fiscal-ek egiten duen tratamenduari buruzko informazio zehatza esteka honetan aurkitu dezake.
COOKIEN POLITIKA
Cookie artxiboak eta/edo datuak biltegiratu eta berreskuratzeko antzeko bitartekoak erabiltzen ditu webguneak.
Erabiltzaileak cookie artxiboen erabilerari buruzko informazio zehatza dauka webguneko “Cookien politika” atalean.
LEGERIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA
Erabilera-baldintza hauek Espainiako ordenamendu juridikoaren eraginpean daude. Webgunean, haren edukietan eta BSK Legal & Fiscal enpresak webgunearen bitartez erabiltzailearen esku jartzen dituen eduki eta/edo zerbitzuetan sartzetik erator daitekeen edozein gatazka konpontzeko, erabiltzaileak eta BSK Legal & Fiscal enpresak espresuki adostu dute Donostiako Auzitegi eta Epaitegien eraginpean jartzea, legokiekeen beste edozein eskumen orokor edo berezi alde batera utzita.