Datuen babesa

Arau-betetze soila baino askoz ere gehiago: balio erantsiaren bila.

Jarduera-arlo honetan gure profesionalek dituzten ezagutzak eta esperientziak izaera pertsonaleko datuen babesaren arloan enpresa batek jarraitu beharreko betebeharrak modu eraginkor batean bermatzea ahalbidetzen digu.

Gainera, irmo uste dugu datuak babesteko estrategia egoki bat balio erantsia izan daitekeela, edo baita lehiarako abantaila bat ere. Horrela, adibidez, indarreko legeriari egokitutako produktu, zerbitzu eta negozio-estrategiak diseinatzeko lagungarria da.

Testuinguru horretan, zerbitzuak ematen dizkiegu gure bezeroei datuak tratatzeko beren sistemen ezarpenean, berrikuspenean eta estatuko eta estatuaz gaindiko indarreko araudietarako sistema horien etengabeko egokitzapenean. Datuak babesteko auditoriak ere egiten ditugu, aholkularitza eskaintzen dugu gai konplexuetan (negozio-transmisioak eta datu-babesa, datu-lagapenak, datuen nazioarteko transferentziak...) eta inpaktu-txosten eta inpaktu-ebaluazioak egiten ditugu produktu eta zerbitzuak planifikatzeko eta diseinatzeko. Bestalde, gure bezeroen interesak defendatzen ditugu arloan eskudunak diren administrazio-erakunde eta erakunde judizialen aurreko prozeduretan.

Gure lana garatzeko, abokatu adituen laguntzaz gain, teknikari informatikoen laguntza ere badugu, eta haiek ematen dizkiete gure bezeroei erreminta egokiak albait etekin handiena ateratzeko indarreko legeriari datuak babesteko arloan. 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago