Natale Díez
Zerga-aholkularia
2000. urteko udan praktikaldiak egin ondoren, hurrengo urtean hasi nintzen bulegoan lanean Donostiako Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziadun berri gisa. Hasieran gutxi ginenez, denetatik ikasi ahal izan nuen eta edozein motatako arlotan lan egiteko aukera izan nuen Zerga Sailaren barruan. Urteak igaro ahala, ia ezinbestekoa izaten da gairen batean espezializatzea. Nire kasuan, sozietate publikoekin lan egiteak aukera eman dit beste bulego askorentzat ezezaguna den gai bat lantzea. Espezializazio handiago hori bazter utzi gabe, nire eguneroko jardunean Zerga Saileko arlo guztietan (BEZa, Sozietateen gaineko Zerga, Errenta, zerga-plangintza, berregituraketak, eta abar) lan egiten dut, higiezinen sektoreko, farmazia-sektoreko eta teknologia-sektoreko bezero industrialei (familia-industriak, tokikoak nahiz nazioartekoak) aplikatuz.
Lan-eremuak
Zerga arloa, Bat-egiteak eta eskuratzeak, Real Estate / Higiezinen arloa/Eraikuntza, Administrazio zuzenbidea eta sektore publikokoa.
Lan esperientzia
BSK Legal & Fiscal enpresan 2001eko ekainaz geroztik
Formakuntza
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (ESTE), Kontabilitatea eta Finantzak espezialitatean – École Supérieure de Commerce de Bordeaux (2001).
Hizkuntzak
Gaztelania, euskera, frantsesa eta ingelesa.