Amaia Muruzabal
Abokatua
Zuzenbideko eta Enpresen Administrazioko lizentziatura bikoitza ikasi nuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Atzerrian bi egonaldi egin ondoren, Estatu Batuetan eta Bruselan, Madrilen hasi nintzen lanean Cremades & Calvo-Sotelo Abogados enpresan, Lanaren Zuzenbideko departamentuan. 2015eko irailean sartu nintzen BSKn, departamentu berean, eta makina-erremintaren, energiaren eta beste hainbat sektoreren bezeroei aholkularitza ematen diegu lan-harremanen esparruan egunero sor daitezkeen gai guztien inguruan, haien interesak Lan-arloko Epaitegietan babesteaz eta defendatzeaz gain, baita Gizarte Segurantzaren Lan Ikuskaritzaren aurrean ere.
Lan-eremuak
Nazioartea, Lan arloa eta gizarte segurantza.
Lan esperientzia
Cremades & Calvo-Sotelo Abogados, 2014-2015eko iraila
BSK Legal & Fiscal enpresan 2015eko irailaz geroztik.
Formakuntza
Lizentziatura bikoitza Zuzenbidean eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Masterra Enpresen Aholkularitza Juridikoko Zuzendaritzan.
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa eta frantsesa