Juan Recalde
Abokatua
Konkurtso Saila,
Nire esperientziari aholkularitza juridikoaren eremuan 1997an ekin nionetik, nire jardueraren zati handiena Sozietateen aholkularitzari eskaini diot, bereziki merkataritza-zuzenbidearen eremuari, aholkularitza global integraleko lanak garatuz.
BSKren arlo prozesala sortu zenean, arlo horretan sartu nintzen eta eremu horretan espezializatzeaz gain, konkurtso-arloko prozedurak letradu gisa zuzentzea izan da bereziki nire jardueraren ardatza, arlo horren ardura daukat BSKn, konkurtso-administratzaile gisa egiten dudan lanean eta auziak letradu bezala gidatzen, bereziki jurisdikzio zibilean.
Halaber, irabazi-asmorik gabeko erakundeei aholkularitza ematen jarraitzen dut, zeregin horretan espezializatu nintzen hasieratik, besteak beste, hainbat zentro teknologikori eman diet aholkularitza, zentro teknologiko horiek eratzen parte hartu dut eta Patronatuaren abokatu aholkulari gisa jardun dut.
Lan-eremuak
Zibila, Konkurtsala, Merkataritzako kontratazioa, Irabazi asmorik gabeko erakundeak, Nazioartea, Auzibidea, arbitrajea eta bitartekotza, Sozietate arloa.
Lan esperientzia
Abokatua RECALDE-TORRECILLA, ABOGADOS enpresan 1997az
2000. urtean BSK LEGAL & FISCAL enpresaren Merkataritza Zuzenbidearen Sailean sartu nintzen.
Formakuntza
Zuzenbidean lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, 1996an.
Enpresa-zuzendaritzako masterra (Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak antolatua) eta Nazioarteko merkataritzako masterra (Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua).
Hizkuntzak
Gaztelania eta Ingelesa