Jon Somocueto
Abokatua
Teknologia Berriak, Merkataritza
Enpresa-arloko praktika juridikora bideratutako master bat eginez nire lehen prestakuntza-etapa amaitu nuenean, eta beste bulego batean denboraldi labur batean jardun ondoren, 2007an BSK LEGAL & FISCAL enpresan hasi nintzen lanean, Merkataritza Sailean sartu nintzen. Nolanahi ere, merkataritza-arloko lana utzi gabe, berehala ikusi nuen bulegoko praktika juridikoaren beste arloetako batek erakartzen ninduela, gure bezeroek gero eta gehiago eskatzen zuten arloak, hain zuzen ere: Teknologia Berriak. Horregatik, eremu juridiko horretako prestakuntza-prozesu bati ekin nion, gaur egun arte eten ez dudana. Horri esker, 2009an BSK LEGAL & FISCAL enpresako Teknologia Berriak Saileko partaide ere banaiz. Gaur egun, bi Sail horietan betetzen ditut nire eginkizunak Gasteizko bulegoan. Hemendik, eta etengabeko prestakuntzaren filosofiari eta bezero bakoitzarekiko inplikazio-maila handia izatearen filosofiari jarraiki, hots, bulego honetako profesionalen “DNA” osatzen duten filosofiei jarraiki, gure bezeroei laguntzen diegu beren enpresa-abenturan, dituzten premiak une bakoitzean konpontzen, edo premia horiei aurrea hartzen lagunduko dieten soluzio juridikoak emateko ahalegina eginez. Horixe da niretzat BSK LEGAL & FISCAL enpresaren partaide izatea.
Lan-eremuak
Merkataritzako kontratazioa, Jabetza intelektuala / Teknologia berriak, Datuen babesa, Sozietate arloa.
Lan esperientzia
8 urte.
Formakuntza
Zuzenbidean lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Enpresa Abokatutzako masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.
Hizkuntzak
Gaztelania