Carolina Busca
Zerga-aholkularia
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia Deustuko Unibertsitatean (ESTE) lortu ondoren, zerga-arloko zuzenbidearen eremuan espezializatzea erabaki nuen Enpresa Institutuko Zerga-arloko Aholkularitzako Masterra eginez (Madril). Nire etapa profesionaleko lehenengo 6 urteak Garrigues enpresak Donostian duen bulegoan eman nituen, eta 2005eko urtarrilean egin nintzen BSK enpresaren lantaldeko partaide.
Gaur egun, bulegoko Zerga-arloko arduradun bat naiz.
Tributuen foru-zuzenbidearekin lotutako edozein motatako gaiak konpontzen ditut, eta bereziki, berregituratzeko eragiketak diseinatzen eta higiezinen sektorearen zeharkako fiskalitatean espezializatuta nago. Era berean, zerga-prozeduren alorreko aholkularitza eskaintzen dut, administrazio-errekurtsoak eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoak eginez, baita Ikuskaritzaren aurrean jardunda ere.
Lan-eremuak
Zerga arloa, Bat-egiteak eta eskuratzeak, Real Estate / Higiezinen arloa/Eraikuntza.
Lan esperientzia
GARRIGUES Abogados y Asesores Tributarios enpresan 1999ko urtarriletik 2004ko abendura arte
BSK Legal & Fiscal enpresan 2005eko urtarriletik gaur egun arte.
Formakuntza
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia Deustuko Unibertsitatean (ESTE), lizentzia lortzeko azken seihilekoa Bretainiako Merkataritzako Goi Mailako Eskolan bukatu nuen (Frantzia) (1997).
Zerga-arloko Aholkularitzako Masterra (ZAM). Enpresa Institutua, Madril (1998).
Hizkuntzak
Gaztelania.