Aitziber Areta
Aministraria
Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa Zientzietako diploma lortu berria nuela hasi nintzen lanean bulego honetan, eta garai batean Eibarren zeuden bulegoetan ekin nion nire ibilbideari Administrazio Sailean. BSK LEGAL & FISCAL enpresan lan egiteaz gain, ikasten jarraitu nuen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia lortzeko Sarrikon (Kontabilitateko espezialitatea). Denborak aurrera egin ahala, Zerga Saileko partaide izan nintzen eta hainbat zeregin gauzatzen nituen. Gaur egun, bi sailetan egiten dut lan, egin beharreko lan-kargaren arabera, batzuetan Gasteizko bulegoetan eta beste batzuetan Donostiakoetan.
Lan-eremuak
Zerga arloa.
Lan esperientzia
BSK Legal & Fiscal enpresan 2003ko irailaz geroztik.
Formakuntza
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV).
Hizkuntzak
Euskara eta gaztelania.